XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XARLEX - Horra, jauna... Zerbitzatua zira... Ez jena.

Zuhauk pika, behar duzun ogia... Huna trago bat arno....

GIZONA - Aski, aski, milesker! ERRAMUN - Bitxi da.

Ez da gose, bertze eskaleak bezala....

XARLEX - Orai, aski jan baduzu, berriz bero zaite edo (nahi baduzu) bazoazke lo egiterat. Zuhauk ikus.

(Gizona ez da mogitzen, lurrerat so dago).

XARLEX-ek aintzina - Guk, konprenitzen duzu, oherat joan behar dugu, ttipiek bederen.

Orduan otoitza eginen dugu, oh! otoitz ttipia berant baita orai, konprenitzen duzu....

GIZONA - Ez zituztet jenatzen bederen?.

XARLEX - Ez, jauna, batere. Ea, belauniko...
ORO - Agur Maria... Aldizka: Jainko maitea, beira aita eta ama; Senda otto Beñat eta ttantta Mari; Kontsola penetan direnak; Emozute jaterat gose direneri: Purgatorioetako arimak zeruan har-aitzu; Egizu gaixtoak on diten eta maita zaitzaten.

ORO - Hala-biz. (Xutitzen dira).

XARLEX - Ea orok gau on jaunari!
Aldizka - Gau on, jauna...
GIZONA - Errak, puttil, emadak izkiriatzekoa: paper mutur bat eta kraiuna....

XARLEK Erramuni - Ekarrak horko kaiera... Horra, askiko duzu paia baten kentzea....

Gizonak zerbait izkiriatzen du, papera plegatzen eta botoila-pean ezartzen.

GIZONA - Letra hori aitarentzat.

Adio eta esker mila.

Jainko maiteak benedika hezala.

(Ate handitik ateratzen da).